'La Bohème' taularatuko du Opus Lirica elkarteak asteburuan Donostian

Giacomo Puccinik XIX. mendearen erdialdean idatzitako opera XX. mendearen hasieran kokatu dute pertsonaiak «hurbilagoak» egiteko

Ainhoa Garmendia sopranoa. MAIALEN ANDRES / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2018ko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Giacomo Pucciniren La Bohème operaren taularatzearekin hasiko du Opus Lirica elkarteak bere bigarren denboraldia Donostian. Ostiralean (20:00etan) eta igandean (19:00) oholtzaratuko du opera. Jose Manuel Pascual Villaplanak zuzenduko du Opus Liricaren orkestra, eta zuzendaritza artistikoaz Pablo Ramos Nafarroako Ganbera Operako zuzendaria arduratuko da. Kantariak, berriz, Ainhoa Garmendia, Francisco Corujo, Andrei Bondarenko, Helena Orkoien, Cesar San Martin, Alessandro Tirotta eta Jagoba Fadrique izango dira.

XIX. mendearen hasieran kokatu zuen Puccinik La Bohème-ren istorioa, baina 100 urte geroko girora, XX. mende hasierara, eraman du Opus Liricak. «Pertsonaiak gertukoagoak» egin nahi izan dituzte modu horretan, Ramosek azaldu duenez. «Izan ziren, eta, gaur egun ere, badira Marcello eta Musetta ugari». Ondorioz, taularatzea ere, «bizia eta modernoa» izango da, zuzendari artistikoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.