ONDAREA. Kutxa fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin lankidetzan, Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren bigarren aldia abiarazi dute. Gipuzkoako kultura ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzeko helburua du bekak, eta 30.000 euro nahiz 12.000 franko suitzarrez hornitua dago. Beka hiru hilabeteko egonaldi batekin hasiko da, Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan (Irun); ondoren, onuradunak 180 egonaldia egingo du Suitzako Museo Nazionalak Affoltern am Albis-en duen bildumen zentroan, eta, amaitzeko, hamar hilabeteko egonaldia egingo du Gordailuan, non lortutako ezaupideak aplikatuko zaizkion proiektu jakin bati. Proiektu horren gaia bekadunaren, Kutxa fundazioaren eta Gordailuaren artean adostuko dute.
Kutxa fundazioak jakinarazi duenez, bekaren bitartez garatu beharreko proiektuak hiru ildo estrategikoren barruan gauzatu ahal izango dira: garraio, biltegiratze eta erakusketarako kultura ondasunen egokitzapenari aplikatutako jasangarritasuna; material eta ekintza jasangarriagoak ikertzea obrak kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku hartzeetan; eta berrikuntza obra artistikoen kontserbazioaren kudeaketa jasangarrian.
Beka eskatzeko epea hilaren 21era arte egongo da irekita.
Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren deialdia egin dute
Gipuzkoako kultura ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzea du helburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu