Kulturaren Euskal Kontseilu berritua Kultura Auzolanean garatzen hasi da

Aurten eta 2015ean jarraitu beharreko pauso estrategikoak biltzen dituen egitasmoa da.Kontseiluko 53 kideetatik 37 berriak dira

Iñigo Urkullu, Oier Araolazari eskua ematen, atzo. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2014ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Lau urtean behin berritzen da Kulturaren Euskal Kontseilua, kulturaren alorreko organo aholkularia. Talde berrituak atzo egin zuen aurreneko bilera Gasteizen —53 kideetatik 37 berriak dira—, Lehendakaritzaren egoitzan, eta Euskal Kulturaren Plana-Kultura Auzolanean egitasmoa egokitzen, garatzen eta ebaluatzen hasi dira. Proiektu horrek kulturaren eremuan aurten eta 2015ean burutu beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak bildu ditu dokumentu batera.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin batzartu ziren kontseiluko kideak. Kulturaren alorreko erakunde eta sektoreko ordezkari gisa kide izateari utzi diotenen arten daude Nekane Aranburu, Joseba Arregi, Santi Eraso, Jon Jaka, Luisa Etxenike, Isabel Herguera, Lucia Lakarra, Mikel Lejarza, Patxi Salaberri Zaratiegi, Kepa Sojo, Susana Soto, Idoia Zabaleta eta Miguel Zugaza , besteak beste. Eta berriak dira, aldiz, Lorea Agirre, Iban Arantzabal, Iñigo Argomaniz, Aitziber Atorrasagasti, Patxi Azpillaga, Jon Bagues, Maialen Beloki, Xabier Berzosa, Ismael Manterola Ispizua, Itziar Okariz, Ana Pimenta, Iñaki Salvador eta Iban Zaldua, esaterako —taldean jarraitzen dute Oier Araolaza,Cristina Ortega eta Iker Arronizek.

Eusko Legebiltzarraren proposamenez izendatutako bost kidek, Hezkuntza, Hizkuntza, Politka eta Kultura saileko beste bostek, Jaurlaritzako beste sail batzuetako beste horrenbestek, eta aldundi bakoitzeko eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udaletako kide banak osatzen dute kontseilua, Andoni Busquets Eudelekoarekin eta Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiarekin batera.

Hogei proiektu

Jaurlaritzak, hiru aldundiek, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalek eta Eudelek adostutako planaren gainean lan egingo dute. Horrek, aurten eta datorren urtean garatu beharreko lehentasunezko hogei proiektu jasotzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.