Kulturaren balantze ona, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2009an

463 milioi euroren diru sarrerak eduki eta 3.000 lanpostu sortu zituen, Behatokiak egindako azterketaren arabera

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Kultura arteek eta industriek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 463 milioi euroren diru sarrerak eduki eta 3.000 lanpostu sortu zituzten, 2009ko kultura arteen eta industrien estatistikari buruz Kulturaren Euskal Behatokiak egindako azterketaren arabera. Urte horretan, sektorearen diru sarreren eta gastuen bolumenaren emaitza ona izan zen: 14, 3 milioi eurokoa. Azterketa horrek 596 eragileren inguruko informazioa aztertu zuen; arte eszenikoen (157), musikaren (135), ikusizko artearen (88), liburuen (144), eta ikus-entzunezkoen (71) sektorekoa, hain zuzen ere. Ikusizko sektoreak lortu zuen emaitzarik onena, diru sarreretan eta sortutako enpleguan. Behatokiaren azterketak hiru urrats ditu. 2011ko datuak aztertuko dituena egitea falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.