Max sariak

Kukai, Ttanttaka, Ane Pikaza eta Maria Goirizelaia, Max sarietako hautagaiak

  Arte eszenikoen Max sarien arduradunek hogei kategorietako finalisten berri eman dute. Apirilaren 17an banatuko dituzte sariak, Cadizen.  

Kukai dantza kopainiaren Eta orain zer? obra, Biarritzen. GUILLAUME FAUVEAU
Erredakzioa
2023ko martxoaren 7a
17:09
Entzun

Euskal Herriko sei artista eta konpainia izendatu dituzte SGAE fundazioak antolatutako Espainiako Arte Eszenikoen 25. Max sarietarako. 60 finalista hautatu dituzte, eta ekainaren 6an egingo dute sari banaketa ekitaldia, Cadizen (Espainia).

Maria Goirizelaiak lau izendapen jaso ditu bi ikuskizun ezberdinengatik. Batetik, antzerkigile onenaren eta antzerki ikuskizunik onenaren Max saria irabaz dezake Altsasu antzezlanagatik. Eta, bestetik, antzerki lan koreografikoaren egokitzapen edo bertsio onenerako eta eszena zuzendaritza onenerako finalista da, Yerma lanarekin.

Kukai dantza konpainia Eta orain zer? lanarekin dantza ikuskizun onena lortzeko lehian da, eta, horrekin batera, beste bi sari irabazteko aukera izango du: Pascal Gaignek ikuskizun eszenikoaren musika konposizio onena, eta David Bernuesek argiztapen diseinu onena.

Badira beste euskal ekoizpen batzuk saria irabazteko hautagaien artean: Tanttaka Teatroak, esaterako, Sexberdinak obrarekin ekoizpen lanik onenaren saria lortu dezake; Iñaki Rikartek, berriz, Supernormales filmarekin, eszena zuzendaritza onenarena; Ikerne Gimenezek, El cuaderno de Pitagoras filmarekin, espazioaren diseinu onena; Ane Pikazak, Yerma filmarekin, emakumezko aktore onenarena; eta Gorakada Teatroak, berriz, haur, gazte edo familientzako ikuskizun onenarena, Zuhaitzak landatzen zituen gizona obrarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.