Irudia. Getaria

Kublinen kamerak jositako Balentziagaren jantziak

JON URBE/ FOKU.
2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Bi hamarkada baino gehiagoko harremana izan zuten Tom Kublin argazkilari hungariarrak eta Cristobal Balentziaga moda diseinatzaileak, eta hartu-eman horren berri ematen duen argazki erakusketa bat zabaldu du orain Balentziaga museoak, Getarian (Gipuzkoa): Tom Kublin Balentziagarentzat. Ezohiko lankidetza. Kublinek Balentziagaren jantziei ateratako 100 argazki baino gehiago jarri dituzte ikusgai, eta baita haren lanaren berri ematen duten bost film pasarte ere. Ana Balda eta Maria Kublin aritu dira komisario lanetan, eta urriaren 16ra arte egongo da zabalik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.