Kuba izan du ardatz Ardanaz eta Fealen hartu-emanak

2017ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
«Inork ez daki dena». Kubari buruzko film batetik hartu dute Taxio Ardanaz artista nafarrak eta Leandro Feal artista kubatarrak, Bilboko Azkuna Zentroan zabaldu duten erakusketari izenburua ematen dion esaldia. Elkarrekin aritu dira lanean, eta elkarrekin erakutsi dituzte beren piezak orain. «Kubari buruzko barrutik kanporako ikuspegia da nirea», azaldu du Fealek, «eta kanpotik barrurakoa Ardanazena». Bi artistaren elkarlana sustatzen duen Amphitryon programaren emaitza da proiektua.

Kuban denboraldi bat eman zuen Ardanazek programa horri esker, eta Bilbon izan zen gero Feal, eta, hain zuzen ere, hantxe aritu dira elkarrekin erakusketa prestatzen. Azkuna zentroak eta Carlos Garaicoa estudioak sortu dute programa, eta abian jarri dute jadanik hurrengo bi artistak hautatzeko deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.