Garaikideak musika garaikideko zentroak antolatzen du NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia, Iruñeko Udaleko Civivox sarearekin lankidetzan. 2015ean lehenbizikoz antolatu zutenetik, NAKek gai jakin baten inguruan ardaztu du urtero bere proposamena. Aurten, (R)evolucion goiburua jarri diote, eta «abangoardiako musikaren eta erreferente klasikoen arteko harremana aztertzea» proposatu dute. Atzo hasi zen, Kuarist laukotearen kontzertuarekin, eta hilaren 20ra bitarte hainbat emanaldi bilduko ditu.
NAKen helburu nagusia musika garaikidearen obra berrien sorrera eta hedapena sustatzea da. Zortzi obra estreinatuko dituzte jaialdian, Nafarroako zein Euskal Herri osoko musikagileenak, baina baita beste herrialde batzuetatik etorritakoenak ere, eta beste hogei obra lehen aldiz emango dituzte Nafarroan. Parte hartzaileen artean daude Martin Etxauri ikusizko artista, Jose Luis Etxetxipia bakarlaria, Dorota Grezskowiak sopranoa, DJ Amsia soinu artista, Miren Karmele Gomez zientzia dibulgatzailea, Iruñeko Ganbera Abesbatza, nahiz Feedback, Klexos, Kuarist eta Trio Enigma ensenbleak.
Kuarist laukotearen kontzertuak eman dio hasiera NAK jaialdiari
NAK Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia martxan da seigarrenez Iruñean, '(R)evolucion' lelopean. Hilaren 20ra bitarte egingo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu