1985-01-26. Nafarroako Gobernuak Itoizko urtegiaren proiektua aurkeztu zion Espainiako Herri Lan ministroari.
1985eko urria. Itoizko Koordinakundea sortu zen.
1989-06-01. Nafarroako Gobernuak udalen gainetiko proiektutzat jo zuen Itoizkoa.
1990-11-02. Espainiako Gobernuak behin betiko onartu zuen urtegia eraikitzeko proiektua.
1993-05-03. Urtegia egiteko lanak hasi ziren.
1995-03-14. Itoitzekiko Solidarioak taldeko kideek Nafarroako Ingurumen kontseilariaren bulegoa okupatu zuten.
1995-05-10.Solidarioek adreiluz itxi zuten Ebroko Ur Konfederazioak Iruñean duen egoitzaren atea.
1995-06-20. Itoizko Patxi Gorraizi eta Dani Unzitiri bi eta hiru urteko kartzela zigorra ezarri zieten.
1995-09-29. Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabetzat eta legearen kontrakotzat jo zuen Itoizko urtegia.
1996-01-24. Auzitegi Nazionalak aurreko sententzia berretsi zuen, baina 24.000 milioi pezetako bermea eskatu zuen obrak geldiarazteko. Gerora 13.000 milioi pezetara jaitsi zuen.
1996-01-31.Diario16-k argitaratu zuen Ebroko Ur Konfederazioko buru ohi Antonio Aragonek 250 eta 500 milioi pezeta arteko kopurua jaso zuela obrak enpresa jakinei emateagatik.
1996-04-06. Zortzi solidariok porlana garraiatzeko kableak moztu zituzten urtegian.
1996-06-11. Nafarroako Parlamentuak Naturaguneen Lege berria onartu zuen Itoizko urtegiaren kalteak jasanen zituzten naturaguneen babes eremuak bertan behera uzteko.
1999-12-16. Espainiako Auzitegi Nazionalak bigarren horma egiteko baimena eman zuen.
2001-08-09. Nafarroako ubideko lanak hasi ziren.
2001-10-16. Urtegian agertutako pitzaduren berri ematen duen txostena argitaratu zuen Itoizko Koordinakundeak. Obrako langileek egina zen.
2003-02-04. Itoizko biztanleek herritik atera behar izan zuten gauez, uholdeak izan zirelako.
2003-04-28. Makinek Nagoreko hainbat etxe bota zituzten.
2003-06-16. Makinak Itoitzera ailegatu ziren. Solidarioak bi etxetan kateatu ziren. Ekainaren 18an atxilotu zuten azkena. Biharamunean, lana bukatu zuten makinek.
2003-09-15. Artozkiko herritarrek herria utzi zuten. Bi etxek su hartu zuten. Solidarioak herrian ziren, defentsarako prest.
2003-09-30. Makinak Artozkin sartu ziren. Azken solidarioak urriaren 1ean atxilotu zituzten; 2an etxe guziak bota zituzten.
2004-01-19. Ebroko Ur Konfederazioa urtegia betetzen hasi zen. Hori ospatzeko Nafarroako Gobernuak egindako ekitaldi instituzionala zapuztu zuten bi solidariok.
2004-03-15. Kableak moztu zituenetako bat, Ibai Ederra, atxilotu eta kartzelara bidali zuten. 2001etik, Iñaki Garcia Koch espetxean zegoen.
2004-04-27. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak esan zuen giza eskubiderik ez zela urratu Itoitzen.
2004-06-10. Itoizko Koordinakundeak salatu zuen urtegia betetzen hasi zirenetik pitzadura gehiago agertu zirela, eta konpontzeko porlana sartzen ari zirela, urtegia hustu gabe.
2004-06-19. Milaka lagunek ezetz esan zioten urtegiari Iruñean.
2004-09-18. Lintzoainen lurrikara handia sumatu zuten: 4,6ko magnitudekoa Espainiako datuen arabera; 5,2koa Frantziakoen arabera. Lurrikara gehiago izan ziren urtegiaren ondorioz.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu