Nork ez du igeltsua eduki nahi izan txikitan? Txikitako irrika gogoangarri horietako baten kronika umoretsua eskaintzen zaigu ipuin irudidun honetan: igeltsuarekin bildutako beso (hanka) heroikoa. Makina bat haurren buruan izan den ametsa, bai horixe!
Sortzaileek erretratu ariketa batproposatzen digute. Ez dago istoriorik. Soilik haur bat etxeko egongelan, bere desioa plazaratzen. Kontakizuna hiru ahotsetara eraikita dago: batetik, Emileren burutik zer pasatzen den ongi baino hobeto dakien narratzaile orojakilea; bestetik, Emile bera; eta hirugarrenik, Emileri hitz egiten dion ahotsa, nor den ziur ez dakiguna, baina irakurlea izan litekeena, edo, bestela, irakurlearen irudimenak nahi duen hori (gurasoa, haurridea, adiskidea,...), eta puntualki baino agertzen ez dena.
Erretratu ariketa izanik ere, kontaketa ez dago geldi, protagonista mugimenduan dabil, besaulkian gora eta behera, pentsatzen igeltsua nahi duela, baina minik ez, heroia izan nahi du adiskideek miretsi dezaten... zer arraio!
Aieka hauetatik eraikitako literatura atsegin baduzu, jakin ezazu Zuhaitz -etxeko istorioak deituriko bilduma baten parte dela, idatziz zein pantailan (ETB3) jarraitu daitekeena.
Haur eta gazte literatura. 'Emilek igeltsua nahi du'
Zuhaitz-etxekoak
Idazlea: Vincent Cuvellier. Ilustratzailea: Ronan Badel. Itzultzailea: Antton Garikano. Argitaletxea: Ibaizabal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu