Zomorrozale direnek, edota zomorroekiko zaletasuna zabaldu nahi dutenek, badute bazka ederra liburu honetan.
Perspektiba askotatik hurbiltzen laguntzen duten irudiak daude, grafikoki hiru multzotan bana daitezkeenak: argazkiak, landako entomologoen marrazketa deskriptibo zehatzak, eta baita kutsu infantilagoa duten marrazki xaloak.
Testuak mota askotakoak daude ere: badaude zomorroaren ezaugarri bakar bat adierazten dutenak, badaude sekuentzia baten azalpenak ematen dituztenak, badaude alor jakin bateko azalpenetan gehixeago luzatzen diren testuak (ziztadak...), badaude instrukzioak ematen dituztenak —demagun intsektuentzako babestokiak sortzeko—... Eta, egoteagatik, badago ipuin bat ere.
Egitura aldetik nahasgarria iruditu zait hasieran —atalak kolore eta gaika banatuta egonik ere aurkibidean—, baina iruditu zait ere obra ongi barneratu duen gidari batekin zuku asko atera dakiokeela.
Akatsik ia ez diot topatu, akaroari akain (sic) deitzea da horietako bat, eta bestea sirfidoari buruzko azalpenak intsektu makilari dagozkionak izatea. Ez du ematen gehiago daudenik.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Piztia txikiak '
Zomorrozaleentzat
Egilea: Pascal Hedelin. Itzultzailea: Aztiri. Ilustratzailea: Hainbat. Argitaratzailea: Ttarttalo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu