HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ez dut irudimenik, eta zer?'

Zalantzatia adoretu

2015eko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Idazlea: Noemi Gallego. Ilustratzailea: Leire Salaberria. Argitaletxea: Elkar.

Nolabaiteko talka edo ezinegona sor lezaketen haurren ezaugarriak plazaratzeaz arduratzen den bilduma ezagun honek dagoeneko 26. alea kaleratu du.

Oraingoan, protagonista hamar bat urteko neskatoa da, ipuina bakarrizketa gisan kontatzen diguna. Ez da beste inoren ahotsik agertzen, zeharka ez bada. Izenburuak iradokitzen duen bezala, haurrak uste du ez duela irudimenik, eta andereño Arantxak idazlan bat egiteko eskatu dionean, irtenbide gabeko arazo baten aurrean sentituko da, halakoetan burua zurian geratzen zaiolako. Gauean, lotan dagoela, bere eskolako koadernoarekin amestuko du, idazlana jaso behar duen koaderno horrekin, eta, bien arteko elkarrizketaren bidez, arazoari irtenbidea aurkituko diote. Amaieran haurra konforme agertuko da, arazoa gaindituta daukala sentitzen duelako.

Liburua irudiz ongi hornitua dago, bi orrialde bakoitzeko bat, denera orri beteko 14 ilustrazio. Narrazioak proposatzen duen istorioaren testuingurua deskribatzen dute, eta kontaketaren fokua non dagoen antzematen laguntzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.