YOUSSOU N'DOUR
'Eclairer le monde'
Diskoetxea: Youssou N’Dour & TBI Publishing.
Bai, munduak behar du Youssou N’Dourrek disko honekin zabaldu nahi duen itxaropenaren eta batasunaren aldeko deiadarra. Hilabeteetako lanaren ondoren argitaratu berri den disko honetan, senegaldarrak luze jo duen hausnarketa-aro baten emaitza partekatu nahi du entzuleokin. Horretarako, afro-poparen errege bilakatu zuten ezaugarriei eusten die: Mbalax musikaren eta mendebaleko pop musikaren arteko uztarketa inspiratua, ikuspuntu panafrikanista eta, batez ere, munduaren egoerari buruzko ardura. Zer nahi duzue, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta oraindik eusten die ezaugarri horiei. Merezi du egiten duena arretaz entzutea. Benetan.