HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Cosimoren katiuskak'

XII. Etxepare sariketa

Idazlea: Dani Martirena. Ilustratzailea: Ana Ibañez. Argitaletxea: Pamiela.

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Etxepare sariketa haurrei zuzenduriko album ilustratuen sariketa da, aurten XII. edizioa izan duena, eta Cosimoren katiuskak obra saritu duena.

Album ilustratua literaturaren adierazpide berezitua da, irudiaren eta testuaren uztarketaren ondorioz sortzen dena, eta, komikiak bezala, irudiaren balio narratiboa aldarrikatu ohi duena.

Aurtengo Etxeparearen irabazlea ekarpen estetiko indartsua duen obra da —nola bestela—, collage teknika aberatsaren erakusgarri. Inspirazio iturritzat Italo Calvinoren Il barone rampante aldarrikatzen zaigu, bai protagonistaren izenaren bidez, bai honen filosofia konformagaitza txertatuaz gidoian.

Testuak hartzen du kontakizunaren pisua, nahiz eta karga sinboliko handiko adierazpideak erabili, jolas estetiko ugari egin, eta bestelako baliabide poetikoak etengabe agertu. Eta irudiek, harrigarriki, funtzio osagarria dute zeregin horretan.

Emaitzak, ontasun guztiak aitortuta ere, haurrentzako ez, helduentzako gozagarri dirudi; hain estatikoa da gidoia, hain bihurrituak testuaren egiturak («Gogoko dut gauzen neurria neurriz eta neurrian hartzea», adibidez), hain politikoak aldarrikapenak (Banketxe gutxiago, parke gehiago)...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.