HAUR ETA GAZTE LITERATURA. '24 ordu espazioan'

Urdaneta-1, Lur-1... Mitxelena-16?

Idazlea Rob Lloyd Jones. Ilustratzailea: Laurent Kling. Itzultzailea: Unai Brea. Argitaletxea: Ttarttalo.

2023ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Espaziora jaurti zenetik 2022ko maiatzean, Euskal Herrian egindako lehen satelitea dabil espazioan, Urdaneta-ARMSAT_1 izenarekin. Eta oraintsu iragarri dute bigarrena, Lur-1 satelitea, datorren urtean orbitaratuko dutela.

Eta zerurantz begira gauden honetan, ezagut dezagun ISS Nazioarteko Espazio Estazioa barrutik, euskarara iritsi zaigun liburu honekin. Azalpen ugari ditu, han dabiltzan kosmonauten/astronauten bizitza nolakoa den jakiteko, baina baita estazioaren beraren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren errepasatzeko ere. Ezagutza liburua izanik, garrantzitsuena informazioaren antolaketa dela jakinda, iruditu zait eraginkorra dela. Komiki formatuaren dinamismoa aprobetxatuz, gidari rola jokatzen duen astronauta bat dugu, goizean goizetik oheratzeko ordua iritsi arte egun bateko ohikotasunak erakusten dizkiguna, hainbat zehaztasunekin, eta gag umoristikoen bidez.

Honi lotuta, komeni da gogoratzea ez dela Ttarttalo argitaletxeak gaiari buruz argitaratutako lehena, hor ditugu Zerua eta espazioa (2013), Nire lehen espazioko liburua (2015) eta Espazioaren esplorazioaren historia (2016). Ingeles argitalpenetan aipagarriak dira gaiari buruz Astro Cat pertsonaiarekin egindako obrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.