Xabiroi komiki-aldizkariak ohi duen bezala, atalka argitaratu zuten istorioaren aparteko argitalpena da Itsasoan urak handi liburua. Ezagutzen duenak badaki hirugarren zenbakia duela HB eta Lolita protagonista dituen saga honek. Bai eta gidoia gag (ateraldi) katea dela ere, kritika sozialez blaitutako ibilbide narratiboa marrazten duena.
Hiru ezaugarri nabarmen ditu, nire ustez, komiki honek: gagen (ateraldien) egitura, pertsonaien hizketa eta ilustrazioa. Harrigarria da zein maila oneko ilustrazioa eskaintzen duen komikiak alor guztietan, konposizioan, irudigintzan eta binetan.
Gagen egitura ere eraginkorra da, umore ulerterrazean oinarritutakoa, kolpe eta ezusteko basikoen bilduma osatzen duena.
Pertsonaien hizketa desberdina da, berritzailea (apurtzailea?) izan nahi duelako. Lexikoa, esaldiak eta elkarrizketak ideia eta kritika bidea dira (toperabista, kipputx, kalapitalista...), esanahi bikoitzaren bidez kritika soziala plazaratzeko. Izan ere, garai batean aita pontekoa izan zena injustizien lekuko bihurtu da, bai eta haien kontrako borrokalari ere, Lolitari esker, esango dugu.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Haur Besoetakoa: Itsasoan urak handi'
Umorea eta salaketa
Idazlea: Unai Iturriaga. Ilustratzailea: Alex Sanvi. Argitaletxea: Ikastolen Elkartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu