Umorea eta adorea, horiexek dira Elmer elefantearen dohainak. Ezagutzen ez duenak badu zor bat bere buruarekin, haur literaturak munduari eskaini dion baikortasun erraldoi hau ezinbestekoa baita lagun kuadrillan.
Bere istorioak askotxo dira, baina euskaraz hiru besterik ez ditugu ...elurretan honekin. Nahikoak jabe gaitezen eskaintzen zaizkigun istorioak kalitatezkoak direla, ezer baino lehen haurrak gozamen literarioa duelako, eta aldi berean eredu aberasgarri bat ezagutzen duelako; ez delako esaten irakaspena, baizik eta gertatu egiten delako; azken finean Elmerren istorioak ipuin arin eta erakargarriak direlako, inondik ere ez hutsalak, baizik eta mamiz ongi hornituak.
Eta puntu honetan David McKee aldarrikatu behar dela iruditzen zait, bere obra euskarara itzultzen jarrai dezaten.
Dudarik gabe Elmerren abentura gehiago gustura hartuko genituzke, baina baita ere Rollo erregearenak (King Rollo), adin bertsuarentzako sekulako olgeta suposatzen dutenak, errege (haurra) sukaldaria (ama?), aztia (aita?), eta gainerako pertsonaiekin, egozentrismoa umoretik zukutuaz.
Haur eta gazte literatura. 'Elmer elurretan'
Umorea eta adorea
Idazlea: David McKee. Ilustratzailea: David McKee. Itzultzailea: Antton Olano. Argitaletxea: Erein-Igela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu