Balerdi Balerdi

'Udaberri alua'

Diskoetxea: Gor.

2023ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beti da plazera iruñear hauen lan berri bat entzutea. Sei urteko itxaronaldia amaitu da, beraz, atera berri duten lau kantuko lan honekin. Rock-and-roll zaleentzat egindako lana dugu hau ere, eta Udaberri alua berak ez du duda izpirik uzten: gitarra riff mardulak, rock klasikoa, freskoa, martxosoa, euskara garbiz kantatua eta doinu zein melodia erakargarrien jabea. Bat-batekotasun sentsazio saihetsezina eta bizipoza nagusi dira beste piezetan ere: Bizi bedi rock & rolla asmo-deklarazio hutsa dugu, eta Gurpilen antzera guztiz pizgarria. Gitarren poderioa handia da bai kantu horietan zein ahotsen lan dotorea duen Azken kanta-n. Laukote hau —Toño, Petti, Anxel eta Sergio, aurreko laneko berbera— ez nuke inola ere aldatuko, jada lortu duten elkar ulertzea ikusita. Goza dezagun beste behin klasikotasunaren botereaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.