Halaxe da: gu, kultura txikietan bizi garenok, euskarri eskaseko kultura dugunok, aurrerapausoak zenbatzen aritzen gara, banaka baitatoz. Borrokatu beharra zoriz egokitu zaigu agian, agian patuz, ez dakit, baina badakit txori-pausoa poz iturri gisa bizitzea gure esku dagoela.
Demagun, sortzaile eta ikertzaile nekaezin batek tradizioko ipuin bat hartu eta hausnar-leku bilakatzen duenean. Orduan, poztu gaitezke, bai horixe.
Ez da atzo goizean hasitako lanaren fruitua. Atxagak 1985ean emandako hitzaldi batean abiatu zen dena, Arrieta Malaxetxeberriak berak aitortzen duenez Klasikoak gaur, Mari Xorliburu paraleloan. Izan ere, bi liburu argitaratu berri baititu, albuma eta ikerketa. Biak batera.
Ipuina ezagutzen ez duzuenoi, kontatuko dizuet Mari Xor iniziazio ipuin bat dela, Mari Errauskine-ren euskal bertsioa, Joxe Arratibelen Kontu Zaarrak bilduman (La Gran Enciclopedia Vasca, 1980) lehen aldiz argitaratua.
Arrieta-Alonso tandemak album formatua eman diote, haizeberritzeko asmoarekin.
Lanordu askoren emaitza direla nabari da. Albuma eta ikerketa. Biak.
Haur eta gazte literatura. 'Mari Xor'
Txori-pauso bat
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxeberria. Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea. Argitaletxea: Denonartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu