HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Piku azpian'

Txolarrea ala zozoa?

Idazlea: Anton Kazabon. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.

2017ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azal onean bildua, irudiz ongi hornitua, eta letraz neurrikoa izanik, amonaren mahai gaineko azpiletik ateratako gozokia dirudi obra honek.

Gozoa, nola bestela, pikuak direlarik kontakizunaren oinarri, nahiz eta ehiztaria giroa garraztera etorriko den: Pikondoaren pareko dorretxeko pareta-zuloan txolarre amak sei kume ditu zain, eta janaria eman behar die gogotik, haziko badira.

Kontaketa zortzi ekinaldietan banatuta dago, boz gora plazer hutsez irakurtzen den testu batekin.

Bikain izateko, ordea, bi eragozpen ditu, irakurri ahala sortzen direnak: Pena da ez arrazoitzea ehiztariaren damua txoriari tiro egiten dionean. Ez da ulertzen bere ohiko jarduera egiteagatik damutzea.

Eta penagarriagoa txolarreek ez jatea fruta, eta ez izatea, beraz, pikondoetako bisitari. Lastima zozoa ez aukeratu izana, hura zinez delako pikondoetako bisitari amorratua, eta, bere kanturako abilidadeari esker, gizakiak maitatua, neurri batean.

Suposatzen dut —obra honen arduradunen kontsolamendurako— kalekumeak ez direla halako kontuekin askorik kezkatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.