Rukula
'Traganarru'
Argitalpena: Egilea editore.
Rukula Gipuzkoako taldea bueltan da. Usurbil eta Lasarte-Orian osaturiko taldeak hirugarren estudioko lana argitaratu berri du, Traganarru, bere-berea duen doinu bereziz osatua. Rocka da oso-osorik, baina gitarrarekin, baxuarekin eta bateriarekin entzulea dantzan eta saltoka jartzen duten abestiak osatu dituzte orain ere. Hitzik gabe, instrumentuekin esan nahi duena transmititzeko gai da laukotea, eta hori, bereziki, haien zuzeneko eroetan nabaritzen da. Hala ere, kontzertuez gain, etxeko lasaitasunean, lagunartean edo gidatzen zoazela bolumena eman, eta orduan ere dantzarako gogoa jartzen dutenetakoak dira Traganarru diskoko zortzi abestiak. Erraz jan eta irensten den errukula entsalada goxo bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu