Suaren eta uraren batuketa esperimentala

 Myra Melford and the Water Quintet taldearen irudi bat. BERRIA
Myra Melford and the Water Quintet taldearen irudi bat. BERRIA
2024ko uztailaren 18a
05:10
Entzun

myra melford & water quintet

Lekua: Principal antzokia. Eguna: Uztailaren 16a.

Avant-garde jazza jorratzen du Mayra Melford pianista esperimental eta esperimentatuak. Bakarkako bidea egin du musikan pianista horrek, 80ko hamarkadatik gaur egun arte. Bere konposizioetan murgilduz toki ezezagun batean aurkitzen gara; Melfordi eskua emanez, ordea, berak ondo ezagutzen duen eremutik ibilaldi bikaina oparitzen digu. Beharbada aurtengo apustu outsider-enetariko bat dugu boskote hori, konposizio konplexuz eta aurkezpen xume baina dotorez aurkezten direnak.

Kontzertua piano jotzaileak kaleratutako azken bi lanen konposizioz osatuta egon da, 2021eko For The Love Of Fire And Water eta 2023ko Hear The Light Singing. Bere ibilbideko une adierazgarriak ditugu horiek; Mary Halvorson (gitarra), Ingrid Laubrock (saxofoia) eta Tomeka Reidekin (biolontxeloa) bat egin du lan horietarako. Bai azkenengo diskoan, bai eta atzoko kontzertuan ere, Lesley Mok (bateria) aritu zen. Emakume horiek guztiak, Melforden espiritua bereganatuta, beren instrumentuak punturik goreneraino mamitu zituzten, diseinatuta ez dauden gauzak egiteko gai zirela.

Gasteizko jendarteak ez zuen apustua hain argi ikusi beharbada, une oro baitzeuden entzuleak aretotik irteten. Emanaldiaren amaierako, hutsune anitz nabarmentzen ziren, baina kontzertua gozatu genuenok, txalo eta txistu zaparrada eskaini genuen. Taldeak, pozez, beste abesti bat oparitu zigun; Chalk izeneko abesti xarmagarri arinago bat.

Estilo aurrerakoiak ez dira sekula arrakastatsuenak izan, haien jaiotze garaian goibel sentitu ginen eta. Pazientziarik ezaren aurrean kontzertua amaieraraino entzun ez zuenik bazen ere, publikoaren gehiengoak gure jaialdiaren aukeraketaz gozatu zuela argi dago. Avant-gardearen fana eta aniztasunaren aldekoa bazara, ez galdu Myra Melforden eta haren taldearen mugimendu bakoitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.