Eguneroko ohiturak dira arropa aukeratzea, janztea, eguneko zereginak egitea, eta otorduak errespetatzea. Zerrendako hau barneratzen eta zerrendako ekintza bakoitzaren mekanikak ikasten ematen dugu haurtzaroaren parte handi bat.
Zeregin hauetan laguntzeko badira makina bat ipuin, grazia gehiago edo gutxiagorekin eginak, besteak beste esku artean dugun Txokolata.
Jada klasikoa bihurtu den TXO! bildumaren parte da, bildumari dagozkion ezaugarriekin: 26x24 zentimetrokoa da, tapa gogorrekin eta kalitate handiko paperean.
Gidoigilea ezaguna da bilduma honetako alerik onenetakoen sinatzailea delako: Kamila zebra, Oilasko luma txatxua, eta Kokoriko. Azken hau H. Bansch ilustratzailearekin.
Gustu kontua izango da, baina bi egile hauek istorioei heltzeko aukeratzen duten ikuspuntua eta kontakizuna garatzeko erabiltzen dituzten baliabideak apartekoak iruditzen zaizkit. Gai dira haur txikienekin diskurtso aberats batean jarduteko, oinarrizko elementu narratibo sinpleenak erabiliz, esaterako, Txokolata-n bezala, eguneroko ekintza mekanikoen ikasketarekin kulturen idiosinkrasiaz hausnartzeko.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Txokolata'
Sinpletasun aberatsa
Idazlea: Marisa Nuñez. Ilustratzailea: Helga Bansch. Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea. Argitaletxea: Txalaparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu