HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Erromatarrak'

Sentipen gazi-gozoa

Idazlea: Katie Daynes. Ilustratzailea: Adam Larkum. Itzultzailea: Anton Garikano. Argitaletxea: Ttarttalo 

2016ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Jakintza liburu sorta argitaratu berri honek antzinako lau herri esanguratsuren erretratua eskaintzen digu, beste hainbeste liburukitan: Egiptoarrak, Zeltak, Greziarrak, eta Erromatarrak.

Errentagarriak izateko sortutako ekoizkinek dituzten bertute eta hutsuneak erakusten dituzte. Diseinuak eta irudien trataerak eraginkor bezain egokiak dirudite: garai hartako objektu eta artelanen argazkiak txandakatuta agertzen dira, marrazketa deskriptibo eraginkor eta umoretsuarekin konbinaturik.

Informazioa hamasei ataletan banatuta daukate. Guztietan erakusten zaizkigu bai herritarren eguneroko bizitza, bai eraikuntzak, bai eta jainko-jainkosen azalpenak ere. Informazioren estandarizazio honek azalpenetan hutsuneak ematera erorarazten ditu, esaterako egiptoarren baltsamazio teknikari dagokionez. Baina akatsik mingarriena liburuen lehen orrialdeko lehen esaldietan dago, sistematikoki gaizki adierazita baitaude kronologiak: «Duela mila (sic) urte baino gehiago bizi izan ziren lehenbiziko erromatarrak Erroma hirian». Nire iritziz euskal argitaratzaileak erraz zuzenduko lieke halako zabarkeria, testuak gainbegiratuko balitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.