Ipuin ilustratua da, testu laburrekoa eta ilustrazio oso esanguratsuekin egituratua.
Bertan, Kixkur txakurraren zorigaitza zein den kontatzen digu narratzailearen rola jokatzen duen elefante batek. Kixkurren neba Pintto-Pintto abestiko Pintto izanik, haren itzalean bizi da. Tamalez, neba ez da abestian irudikatzen den animalia jostalaria, baizik eta alferra eta umore zakarrekoa. Kontakizunaren amaierarako, ordea, Kixkurren egoera aldatzen ikusten dugu, eta oreka berria nola ezartzen den.
Testuak narratzaile ahots eraginkorra eskainita ere, ilustrazioek zeregin handia dute. Irudien bidez ezagutzen ditugu anai-arreben izaera eta aldarteak, irudien bidez argitzen dira gertakarien zehaztapenak, eta irudien bidez eraikitzen dira umorezko gag gehienak.
Jakingarri gisa, Wikipediari esker badakigu Pintto-Pintto kanta Zaldibiako Emilio Txurruka txistulariari entzunda grabatu zutela Kixki, Mixki eta Kaxkamelon pailazoek 1975ean, eta ospetsu bihurtu. Jatorriari dagokionez, Jose Inazio Ansorenak XIX. mendeko haur kanta bilduma alemaniar batean topatu omen du doinua.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kixkur Pinttoren arreba'
Seinaleetako zakurra
Idazlea: Iñigo Astiz. Ilustratzailea: Mikel Valverde. Argitaletxea: Elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu