Kritika. Musika

Salif Keita

Salif Keitaren So Kono diskoa
Andoni Tolosa.
2025eko apirilaren 13a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Salif keita

Salif Keitak 2018an erretiroa hartu zuen arren, inor gutxik espero zuen hitza guztiz betetzea. Adibidez, duela bi urte emanaldi bat egin zuen Kyotoponie jaialdian, Japonian. Ondoren, bere hoteleko gelan, bederatzi kantu hauek grabatu zituen, ahots hauskorraren, gitarra akustikoaren, ngoniaren eta calabasharen laguntza hutsarekin. Emaitza, benetan, dirdiratsua eta sotila da era berean. Afrikako urrezko ahotsa deritzonaren itzulera baino gehiago bizitza osoa musikaren munduan eman ondoren oraindik zeresana duen artistaren lekukotza erakusten duen disko puska. Bere gordintasunean artista maliarraren diskorik onenen parean jartzeko modukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.