HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Okilen matraka'

Platonen baso-eskola

Idazlea: Julian Gough. Ilustratzailea: Jim Field. Itzultzailea: Edu Zelaieta Anta. Argitaletxea: Ibaizabal.

2017ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Bigarren atal honetan udaberria iritsi da basora, eta, harekin batera, piztia guztien esnatzea. Lehenengo liburua amaitu zen testuinguruan hasten da, jarraipen sentsazioa emanez, obra mardulago baten liburukiak balira bezala.

Ehun orrialde justukoa izanik, praktika gutxiko irakurleentzako denik ez du ematen, baina hala da. Orrialdeak osorik hartzen dituzten irudiz jantzita dago, testu gutxirekin, ia dena elkarrizketak.

Ilustrazio lanaren gainean ezartzen da oinarri narratiboa. Marrazketa lan umila da, ez baita nabarmentzen ez formatan, are gutxiago darabilen kolore bakarrean. Testuak hartzen du protagonismo osoa, eta, haren bidez, pertsonaien burutazioek.

Umore zirikatzailea da nagusi, eta elkarrizketa arinen bidezko hausnarketa zorrotz eta sakonak eskaintzen zaizkigu. Untxik jartzen du arazoa agerian, bere aldarte suminkorrarekin, eta Hartzek gidari lanak egiten ditu, arazoak elkarrizketa bidez agerian jarrita, filosofo zaharren erara.

Guztiarekin, dibertigarria bezain hezitzailea den emaitza lortzen dela iruditu zait, harrigarriki dibertigarria eta hezitzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.