Kontuz, lagun! Liburu hau ezuste batekin amaitzen da, eta beraz, hemendik aurrerakoek jolasa zaputz dezakete.
Kontakizuna 70 gutunetan eskaintzen zaigu, Gaia deitzen den narratzaileak Helen bere lagunari idatzitakoak, ia urtebetez. Azken idazki bat dago, narratzaile orojakile anonimo batek idatzia, halabeharrez aurreko testuetatik desberdina, baina, aurreko gutunen formatua errepikatzen duenez, nahasgarria gertatzen dena.
Haria oso sinplea da: Gaia Ingalaterran ari da irakasle, eta bere lagun Heleni eguneroko bizipenak kontatzen dizkio, asteko gertaeren laburpen modukoak suertatzen direnak. Kontakizunak errepikakorrak dira, oro har, hitz hanpatuak maiz erabilita ere (polita, barrenak hustu, negar...) hausnarketarik gabe baitatoz.
Salbuespenez, heriotzak gero eta indar handiagoa hartzen du gutunetan, Gaiaren inguruko baten minbizi terminala dela medio. Halere, hemen ere ez dugu hausnarketa askorik, ingurukoen erreakzioen kronika ez bada. Besterik gabe, azken gutunean Helen duela urtebete hil zela argitzeko crescendo narratibo modukoa da.
Beraz, irakurle-esperientziaren atsegina nerabe batenak diruditen gutunekin asetzean datza.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zein usain dute oroitzapenek?'
Oraingoz ez daki
Idazlea: Maddi Etxeberria Otaegi. Argitaletxea: Erein.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu