Ipuintxo ilustratua da, irudimen jolas baten bidez, senide txikiarekin duen harremanaz pentsarazten diona irakurleari. Beharrik, etxe askotan gertatzen den egoera hori: haurrideen arteko harremana, zaharragoa denaren ikuspuntutik behatuta.
Ipuineko haur txikia pare bat urteko haurra dela suposatu behar dugu, eta balizko irakurlea lauzpabost urtetik aurrerakoa. Izenburuak iradokitzen duenez, kontakizunaren gakoa haurride zaharragoei txikiagoek egunerokoan nola eragiten dieten aztertzea da, umorea erabiliz.
Martetar gisa izendatuta, distantzia bat eskaintzen zaio irakurleari, emozioak libreago adierazi ahal izan ditzan. Halako liburuak bitartekari batekin irakurri ohi dira, alegia, haurrak belarritik irakurtzen du. Halere, badira pasarte batzuk letra lotuan idatzita daudenak, haurrak halako grafiarekin praktikatu dezan, eskolan grafia mota hori erakusten badiete, bederen.
Biziki gomendatuko nioke liburua halako unea bizi duen edozein familiari, baina, betiere, haurra estutu gabe, irakurketa-ariketa sufriarazle bat bihurtu gabe. Otoi.
Haur eta gazte literatura. 'Nola bainatu martetar bat'
Nor ez da martetar izan?
Idazlea: Franco Vaccarini. Ilustratzailea: Carlos Higuera. Itzultzailea: Xabier Olaso. Argitaletxea: Ibaizabal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu