Haur eta gazte literatura. 'Ez dakit marrazten'

Marrazketaren ahala

Idazlea: Eider Eibar. Ilustratzailea: Eider Eibar. Argitaletxea: Elkar.

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Aldarrikapen album ilustratuen saila zabala da. Normalean, erabiltzen da haurraren heziketan eragiteko, dela gai psikologikoren bat, dela arlo sozialeko aldarrikapen bat lantzeko. Norbaitek ideia bat egin nahiko balu, Elkarren beraren Sentipuinak edota Eta zer? bildumak araka ditzala, bakoitzean hogei titulutik gora dauzka eta, Potoloa naiz eta zer? -rekin edo Koxkor kale-txakurra (Elkartasunari buruzko ipuin bat)-rekin hasita.

Egia da album ilustratuen gorakadarekin joera antzaldatu egin dela, gidoi sinpleagoak eta irudi lan sofistikatuak tarteko.

Testuinguru honetan kokatuko nuke esku artean dugun Ez dakit marrazten albuma, estetikoki oso indartsua dena, eta mezuaren garapenaren aldetik sinplea.

Ia testurik batere gabe garatzen da (bi esaldi: «Ez dakit marrazten»; «Marraztu nahi dut»), orri-bikoak hartzen dituzten ilustrazioekin. Kontakizuna hemezortzi ilustraziotan banatuta dago; detaile handiz eginak dira, eta ekinaldi gisa jokatzen dute.

Emaitza fantasiarako gonbidapena dela iruditu zait, marrazketa lagun irudimenaren ahalak sortutako unibertsoak arakatzeko proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.