HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Erbia eta dortoka: bigarren aukera'

Literatura unibertsala

Idazlea: David Pintor. Ilustratzailea: David Pintor. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun

Ipuinen artean aparteko lekua merezi dute alegia (eta fabula) deitzen diren horiek. Dena dute berezi. Harrigarria da nola egitura oso sinplea edukita ere, mami asko duten kontakizunak osatzen dituzten. Eta ez hori bakarrik, irakaspenak eskaintzeko estrategia narratibo onenak biltzen dituzten alegia hauek, unean uneko irizpide moralak gainditzen dituen jakituria multzo bat osatzea lortu dute. Agian honegatik, idatziz jasotako ipuin sorta zaharrenetakoak dira (2.500 urte dituzte Esopo greziarrarenek!).

Album honek Erbia eta dortoka ipuin ospetsuari bigarren kapitulu bat eransten dio. Umorez betea, testuinguruak eskatzen duen eran. Quentin Blakeren obra gogora ekartzen duten ilustrazioek lanaren emaitza borobiltzen laguntzen dute.

Aurretik ere euskarara ekarri digute alegia hau, bi aldiz gutxienez: 1980an M. Eulalia Valerik egokitu eta Joxantonio Ormazabalek itzulia, La Galera eta Elkar argitaletxeei esker. Eta Alegiak / Esopo liburuan, Iñaki Mendigurenen itzulpenarekin, 1999an. Tamalez, Bizenta Mogelen Ipui onac bilduman ez dago fabula hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.