'Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte'
Taldea: Lisabo. Diskoetxea: Bidehuts.
Oraingoan ere sorpresaz harrapatu gaituzte. Isilean lan egiten duen taldea da Lisabö, eta gaur egungo korrontearen kontra doa hori. Aurrerapen abestiak eta etengabeko iragarpen mezuetara ohituta gauden honetan, supituki disko osoa argitaratu berri du seikoteak, zazpi abestiz osaturiko lan borobila, beste behin. Martxel Mariskalen hitz paregabeei musika burrunbatsua jarriz, ohikoa duten noise eta post-rock doinuz bustiriko lana osatu dute. Ez dute inongo berrikuntzarik sartu, baina hain ongi egiten dute eurena, ez baitu aldatzen hastea merezi. Zaleok gustura hartzen dugu Lisabören esentzia purutasunean, eta buklean entzutera bultzatzen gaituen lan izugarri honek barrenak bete dizkigu berriro.