HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Tropezista'

Leiho bat abangoardiara

Idazlea: Jorge Gonzalvo. Ilustratzailea: Elena Odriozola. Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide. Argitaletxea: Denonartean

2016ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Diotenez, Txanogorritxu ipuina idaztean Ch. Perraultek helduak zituen gogoan. Ez da harritzekoa. Haurrentzat jotzen ditugun idazki zahar guztiez berdina esan liteke. Duela mende gutxi arte, haurra heldua izatekoa den pertsona txikia baino ez zen.

Gaur egun badakigu haurrak eta helduak desberdinak garela, pertsona izateko bi aldarte desberdin. Usterik okerrenak ere badu ordea egia punttu bat. Izan ere helduak zein haurrak alde askotara berdintzen gara, maitasunean, kasu, eta Tropezista froga garbia da.

Helduen arteko maitasun ipuin honek berdin balio du adin guztietako bihotzak urratzeko, berdin balio du plazer estetiko amaigabea sentitzeko Odriozola beti harrigarriak osatutako ilustrazioarekin, eta berdin balio du XXI. mendeko literatura abangoardiatzat har liteken albumaren ahalmenak ederresteko.

Gutizia honek 2013ko Euskadi saria jaso zuen ilustrazio atalean, eta, bere Ur: euriaren liburua (Denonartean, 2014) eta Frankestein (Nordica, 2015)lanekin batera, irudigile donostiarraren jaidura minimalistenaren erakusleihotzat har daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.