Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Aizkorri.
Ez da lehenengo aldia kontalaria eskolara datorrena. Duela hiruzpalau urte ere etorri zen [Ipuin-kontalariaren arbela (2010)], elurrak inguruak zurituak zituen egun batean, hotzak lurrundutako leihoetan gurekin jolastera. Ongi pasatu genuen orduan, eta ongi pasatu dugu gaur ere.
Magia saio bat egin digu oraingoan, ekarri duen kutxa batekin. Garaziri eskatu dio kutxan eskua sartu, eta topatzen zuena ateratzeko. Eta Garazik letra bat atera du: U letra. Eta kontalariak esan du: «A, E, I, O, U hemen gara gu». Eta hortik aurrera dena kontu izan da, dena magia.
Egia zor, lehen ez dut zuzen esan: eskolara etorri aurretik ere ezagutzen genuen kontalari bizarzuri hau, herriko kultur etxera pare bat aldiz azaldu zitzaigulako [Ipuin-kontalaria (2008), Ipuin-kontalariaren lapikoa (2009)], baina nik ez dut gogoan oso txikia nintzelako. Orain zazpi urte ditut, eta orduan nire ahizpa egon zelako daukat hango berri. Nire ahizpak hamaika urte dauzka, eta irakurle trebea da. Agian berriz kontatzeko eskatuko diot, gaur gauean, afalostean.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ipuin-kontalari magoa'
Klase magistrala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu