Aurreiritzi kontua da. Katuena, diot. Ikusten dut katu bat, eta berehala hasten naiz igarri nahian zer pentsatzen ari den, ezpada arriskua neurtzen, katuekin ezin baita sekula guztiz lasai ibili, hain dute-eta aldarte susmaezina.
Horrengatik, katuak protagonista dituzten ipuinak tentuz irakurtzeko ohitura osasungarria hartu dut denborarekin.
Leoren istorioa harrigarriki era ezagunean hasten da —behialako Xola txakurtxoaren lehen abentura hura bezala, «Xolak badu lehoien berri»—, sabanako erregearen albistea Leo katuaren belarrietara iristearekin. Geroago gertatuko dena jada ez dut hemen azalduko. Katuekin gertatzen zaidan eran, albumaren irakurketak adi egotera behartu nauela esango dut, bisualki bezala, gidoiari dagokionez. Azken ezusteraino.
Saihetsezina ere aipatzea Judith Kerr idazle eta ilustratzailearen Mog katua, duela hain gutxi haren bi obra Koro Navarrok euskaratu ostean. Antzekotasuna baino gehiago ere ikusiko diozue, baina, neure iritzi pertsonalean, haren antza izateak Leoren ipuina irakurtzeko beste arrazoi bat gehitzen du, hasteko eta behin.
Haur eta gazte literatura. 'Leo sabanako errege'
Katuen alde
Idazlea: Mikel Gurrutxaga. Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga. Argitaletxea: Elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu