Kritika. Musika. Donostiako 47. Jazzaldia

Kanta ederrei ahots hunkigarria

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Antony and The Johnsos & Et Incarnatus orkestra.

Lekua: Trinitate plaza.

Eguna: uztailak 21.

Jazzaldiaren barruan, baina jazzaren testuinguruan parentesi bat eginez, Kursaalean Antony and The Johnsons & Et Incarnatus orkestra eduki genituen. Ukitu gotiko eta tristea ematen dion bere aurpegi zuri, ile luze beltz eta arropa ilun eta zabalekin azaldu zen. Kontrako itxura zuen zuriz jantzitako 40 musikari eta zuzendariaz osatutako euskal orkestrak. Hasieratik entzuleen harrera oso ona izan zen; onegia, eskaini zuen kontzertua ikusita. Aurpegia eta ia gorputz osoa iluntasunean gordea zuela, sentimenduz betetako ahots berezia zabaltzen hasi zen. Zehaztasun handiz ibili zen orkestraren instrumentuek sortutako testuinguru erromantikoan.

Ukaezina da haren kanten edertasuna eta ahotsaren kolore goxoagatik zein hitz eta esaldien amaieretan atzetik jartzen dituen sentimenduz betetako dar-dar apaindura berezi horiengatik. Bestalde, sentsazio hori lortzeko hainbeste musikariren artean, kontrola eta dinamika zaintzea beharrezkoa da, eta kasu batzuetan kontrola galdu zuen, eta musikariei keinuak egin behar izan zizkien, berak nahi zuen dinamika lortzeko. Horregatik, orkestrarekin komunikazio falta egon zen kanta batzuetan, bakoitza bere aldetik zihoala baitzirudien; agian, elkarrekin nahikoa aritu ez izanaren seinale. Eserleku guztiak beteak zituen Kursaalean, kanta baten erdian gelditzea eta berriz hastea ez da profesionala. Hala ere, barkamena eskatu, eta Antony barkatuta zegoela adierazi zuen entzulearen txalo zaparradaren ondoren, arazorik gabe aurrera jarraitu zuen ezer gertatu ez balitz bezala, bere kanta hunkigarriak interpretatuz.

Esan behar da,akats teknikoak puntualak izan zirela, eskuzabala izan zela kontzertua amaitu ondoren bi kanta gehiago eskaini zituelako eta, horietako bat arrakastatsuena eta ederrena den HopeThere's Someone izanik, entzuleok asko disfrutatu genuen. Aurrerantzean ahots berezia duen musikari hunkigarri hori jarraitzeko gogoz gelditu gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.