HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Abere ba'

Kamelido dilemak

Idazlea: Itziar Aranburu. Ilustratzailea: Jon Ander Garcia. Argitaletxea: Pamiela.

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Ariketa literario bitxi honen zaleen berri apenas dugun. Markos Gimeno palindromogile saiatua zenaren zerorajasoa.com blogeko ekarpenek salatzen dute badirela hainbat zale gure artean. Iñaki Arranzek Hitza azti mitikoan eskaintzen dion ataltxoaz gain, ez dut deus topatu paperean. Baiki, Arranzen katalogo teoriko-praktikoan irakurrita badakigu lehen agerpena Ebaristo Bustintza Kirikiño-k antolatutako palindromoen txapelketan kokatzen duela, 1923-1924 urteen artean. Eta susmoa dut bertako bibliografiari tiraka ordudanik izan diren ekarpenak topatuko genituzkeela.

Eta, bat-batean, Abere ba argitaratzen da; sinesgaitza da ezerezetik sortzea halako ekarpen jantzia munduko lorategi tipografikoari.

Orrialdeak aurrera egin ahala ohartzen da bat, gainera, ez dela palindromo ariketa huts bat eskaintzen zaiguna. Aitzitik, euskararen iturrietan arakatuz osatutako literatur jolasen antologia da, palindromoak abiapuntu (!) baitira hitzen definizio literarioak eraikitzeko, eta definizioak esanahien jolas-bide. Guztia estetikoki aparteko lanketa duen ale mardul batean, gainera.

Susmagarria da guztiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.