Liburu parte hartzaileak berriz ere boladan omen datoz. Badira hiruzpalau hamarkada gure artean izan zuten lehen arrakasta bolada hartatik, eta garai haietan haur ginenok gogoan ditugu oraindik.
«Aukeratu zure abentura» jartzen du liburu honen azalean. Izan ere, istorioak zein norabide hartuko duen, eta nola amaituko den, irakurlearen esku uzten duela hitzematen duen liburu mota bat da, atal bakoitzaren amaieran istorioarekin jarraitzeko aukera desberdinak proposatuta. Era berean, nobela hauen ezaugarria da narratzaileek bigarren pertsonan hitz egiten dutela, irakurlea abenturako protagonista den sentimena pizteko-edo.
Esku artean dugun honek udaleku misteriotsu batean kokatzen du narrazioa, udaleku sekretu bat, narratzaileak protagonistari lehen atalean argitzen dionez.
Zailtasunak gehitzeko asmoarekin, gainera, une jakin batzuetan, zein orrialdera joan behar den jakiteko buruketa modukoak proposatzen dira.
Irakurketari dagokionez, etsipena sentitu dut, ematen diren aukera guztiak bide/narrazio bakarrera eramaten dutelako, eta hartatik urruntzeak heriotza dakarrelako.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. '7G udalekuak'
Jolas liburuak
Idazlea: Nerea Loiola Pikaza. Argitaletxea: Erein.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu