Donostiako 50. Jazzaldia. KRITIKA. Donostiako 50. Jazzaldia

Jazz 'lady'-ak

2015eko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Andrea Motis & Joan Chamorro / Melody Gardot

Lekua: Trinitate plaza. Eguna: Uztailak 26.

Herenegun arratseko kontzertuak zeharo desberdinak izan genituen, musika estiloari eta baita agertokiari zerion estetikari dagokienez. Lehenik Andrea Motis, hogei urteko neskatxa, jazz abeslari leuna, tronpeta eta saxo jotzailea bera. Badu zeresanik agertokian, zer kantatua eta ederki gainera; Trinitateko agertokia betetzea lan zaila da, ordea, bezperako sumendia gogoan baikeneukan. Musika brasildarra eskaini ziguten, Inutil paisagem, Carinhoso edota Black orpheus. Moodys Mood for Love balada korapilatsua ederki abestu zuen, Amy Winehouseren konposizio bat, You Know I'm not Good, edota Just The Way You Look Tonight, besteak beste. Talentua erruz du. Ea aurrerantzean izozmendiaren sotoak astiro-astiro ikusten dizkiogun entzuleek.

Melody Gardotek zaildutako emakumea ekarri zigun ondoren taula gainera, oso bestelako izaera. Diva handien itxurak eta egoteko moduak lantzen ditu, baita musika arrunt berezia ere, aski ongi josia. Bere azken diskoko lanak jo zituzten batik bat, Currency Of Man, She don't Know edo Bud News, esaterako. Urban musika entzun ahal izan genuen, afro erritmoak bluesa eta ryhtm and blues ikutuko konposaketak, borobilak, musikari taldeak aski ongi babestutako errepertorio anitza. My One And Only Thrill diskoko abesti bat, Our Love is Easy, agertokiaren ertzean eserita: «Horrela erromantikoagoa da» eginez. Agurtu zitzaigun Preacherman doinuareki,n baina ikusleek berriz ere aterarazi zuten; It Gonna Come eskaini ziguten. Abeslari aunitz gogorarazi zizkidan maiz. Bestetan inortxo ere ez. Ez da ba horixe lorpen makala!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.