HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Elurte amaitezina'

Izu ipuinak

Idazlea: Agustin Fernandez Paz. Itzultzailea: Xabier Aranburu. Argitaletxea: Elkar.

2016ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Niri gustatu egiten zait genero hau. Eta liburua ona baldin bada -—akats larriegirik ez badu—, gozatu egiten dut. Aspaldidanik gainera. Nik uste, haurtzarotik gaztarorako trantsizio horretan zerbaitek lagundu bazidan letren mundu arrotzean jarraitzera, izua eta harridura sorrarazten zidaten testuak izan zirela.

Horregatik biziki gomendatzen diot edonori liburu hau irakurtzeko, edota, hobeto esanda, inguruko gaztetxoei oparitzeko. Abiapuntu polita izan daiteke plazer iturri bat aurki dezan, eskolako derrigorrezko irakurgai kanonikoetatik aparte.

Liburu honek kontu kontaketaren oinarrizko testuinguruan jartzen gaituelako: giza taldetxo bat, nola halako aterpean, inguratzen dituen benetako izuaz ahazteko, beste ezer ezin egin, eta elkarri istorioak kontatzen. Beldurrezko kontuak. Batek daki egiazkoak diren.

Honekin jokatzen du idazleak —hil berria, tamalez— eta asmatu egiten duela iruditzen zait.

Eta amaitutakoan irakurletxoa jada prest egongo da lehenengoz H. Quirogaren Eguzki kolpea ipuin bilduma irakurtzeko, edo Miranderekin Gauaz parke batean murgiltzeko... Zer inbidia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.