HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sorginak'

Izaki miragarrien entziklopedia

Idazlea: Cecile Roumiguiere. Ilustratzailea: Benjamin Lacombe. Itzultzailea: Amets Santxez Munain. Argitaletxea: Ibaizabal.

2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Lilith, Zirtze, Baba Yaga, Kyoko, Ama Shipton, Lechuza, Santa Muerte, Cecile Fatiman eta Mari. Zerrenda honetakoak liburua ardazten duten atalen izenburuak dira, eta, bistan denez, sorgin eta jainkosen izenak ere bai.

Izaki miragarrien entziklopedia izenburuarekin Ibaizabal argitaletxeak bi liburuki atera ditu (oraingoz?): Sorginak bata, eta Maitagarriak bestea.

Esku artean dugun Sorginak honi buruz ariko gara gu.

Antigoalekotik hasita —Lilith biblikoa—, gaur egunera arte dator obra. Testuak parean jartzen ditu mitoak eta garaian garaiko errealitateak, bataren zein bestearen aldera biratuz, formatu arin eta berritzailean; eta, guztiaren ardatz, aldarrikapen askatzaile feminista dago. Izan ere, obra hau ez da sorginei buruzko katalogo huts bat, baizik eta sorgin hitzari feminismoak eman izan dion erabileratik abiatutako katalogo bat. Guztiaren sintesi, gainera, Mari euskaldunarekin egindako azken atala dago, zeinetan inkisizioa eta errealitatea aurrez aurre marrazten zaizkigun.

Gaiak, mamiak eta formatuak liburu hau gazte literaturako erreferente bilakatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.