'L'envahisseur'
Zuzendaria: Nicolas Provost. Aktoreak: Issaka Sawadogo, Stefania Rocca, Serge Riaboukine. Herrialdea: Belgika. Iraupena: 95 minutu.
Nicolas Provost bideo artista eta film laburren egile ezaguna da, eta lehendabiziko film luzea estreinatu berri du. Donostian aurkeztu aurretik, Veneziako jaialdian ikusi ahal izan da. Nahasgarria eta harrigarria da oso; zalantzaz beterik uzten zaituen film bat. Arrazoi berberengatik maitatzera edo gorrotatzera hel daitekeen lana da, hori bakoitzaren esku dago.
Hala ere, teknikoki paregabea dela ez dago ukatzerik. Horretaz gain, immigrazioari buruzko lan atipikoa eta berezia dela ere aitortu beharra dago. Sinopsia irakurriz gero, zinema soziala dela pentsa dezake jendeak, etorkin baten istorioa baitu ardatz. Amadou beste afrikar asko bezala Europako hondartza batera ailegatzen da, bizitza hobe baten bila. Ados. Bruselan lana topatzen du, eta bere egoera berberean dauden lagunekin batera bizi da. Itxura guztien arabera, istorioaren garapenak logikoa dirudi, pentsa daitekeen moduan doaz gauzak. Nagusia kabroi galanta da, eta langileei zer gertatuko zaien ez zaio batere axola. Esplotatzaile eta diruzale bat besterik ez da. Polizia agertzen den bakoitzean ihes egin behar dute, gaizkileak izango balira bezala; etorkin gizajoak!
Ikus-entzulearen aurreiritziak salbu daude, oraingoz, baina laster hasiko da jolasa. Amadouren laguna hiltzen denean gertatzen da aldaketa. Lanik gabe geratzea ezinbesteko baldintza da horretarako. Orain denbora libre asko dauka, eta argi dago ez dela denbora alferrik galtzen dutenhorietakoa. Agnes izeneko emakume eder eta aberats bat ezagutuko du, eta hura seduzitzen saiatuko da. Intelektual batekin ezkonduta dagoela jabetzen gara segituan, baina horrek ez ditu protagonistaren asmoak zapuztuko. Ehizari ekingo dio, etaemakumeari gertutik jarraituko du.
Harrigarria, benetan.
Donostiako 59. Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi Perlak
Itsasoak dakarrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu