HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Miren eta erromantizismoa'

Ispilu gardena

Idazlea: Ramon Saizarbitoria. Argitaletxea: Erein.

2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Liburutegietako bilatzailean arakatuz gero, esango digute eleberri honek «nerabeen maitasuna» eta «arrazakeria» gaiak erakusten dituela. Izenburua begiratu eta atzeko azalean dagoen sinopsian irakurraldi azkar bat eginda, ez da onartzen zaila.

Batere inporta ez badu ere, niri ez zaizkit gustatzen bere burua erromantikotzat izendatzen duten liburuak, susmo txarra hartzen diet, susmo txarra hartzen diedan bezalaxe etiketa aurrezarriekin datozen guztiei.

Ez du inporta ere esatea asko gustatu zaidala Miren eta erromantizismoa. Inporta duena da liburu honetan harrigarriki sakon joaten garela neska baten barrunbeetan zehar, narratzaile orojakile baten eskutik, bere baitako kontzientzia bagina bezala, eta, halere, sarkin sentitu gabe, nahikoa distantzia mantenduz, bere egunerokoko bizipen transzendentalak konpartitzen, eleberri psikologiko onenek egiten duten eran.

Gidoiaren linealtasuna eta ezusteen urritasuna onargarriak direla esango nuke, protagonistaren izaerarekin bat egiten dutelako, zeina aspaldian ezagutu dudan ispilu literariorik garbiena besterik ez den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.