Lehen inpresioa izan zen poema sorta luzexko honek (50+1 poema, atzeko tapakoarekin) azala arina duela, eta mamia trinkoa. Hurrengo saialdietan barne-muin horiek arakatzen aritu naiz, plazer handiz aritu ere, ale bakoitza etiketatzen, eta euren artean multzoak egiten.
Ondorio nagusia da jolasa eta umorea eragiteko hiru baliabiderekin jardun dutela: txisteak, dedukzio ariketak eta paradoxak. Irakurlearen parte hartzea eskatzen duten poemak dira. Gehienak ez dira askatzen/amaitzen irakurleak soluzio bat ebatzi arte, eta badaude erresoluzio zaileko poemak, edo zalantzazkoa dutenak.
Grafia jolasak dira asko, esaterako, letra ezabatuen bidez eginak (oligrafoa, lainoa, tam ra me bre...), grafia erantsi/moldatuen bidezkoak (eltxoa, txoriak txoriak, ardingarra,...), eta kausa-efektuarekin jolasten da esanahiekin ere (tinta, orbela, itzalak...).
Ezustekoaren eta irriaren artean: zonbiak, bidaia, tonto-tonto...
Poemek badute simetriarekin aritzeko joera bat, hoskidetasun eta erritmoari erantsitako konposizio gailen bat, eta hurrenkeran susmatzen da ibilbide baten proposamena.
Haur eta gazte literatura. 'Joemak eta Polasak'
Irri sinaptikoak
Idazlea: Iñigo Astiz. Ilustratzailea: Maite Mutuberria. Argitaletxea: Elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu