Ipuin luzea da, hamar ilustraziorekin jantzia, eta izenburu gabeko 29 ataletan banatua. Protagonista Arrako neskatoa da, nerabezaroan sartu berria. Labur, eta gako direnak adierazi gabe, konta daitekeistorioa abiatzen dela amonaren baserri hustutakora Arrakok eta gurasoek egiten duten bisitan. Arrakok ganbaran amonaren kutxa zaharra zabaltzen du, eta han barruan topatzen dituenak iraganera eramango dute.
Zein iragan bisitatuko ditu? Asko eta molde guztietakoak. Arbasoak, emakumeak batzen dituen hari mataza, 36ko estatu kolpea, gurasoen familien iragana... Bakoitzeko hausnarketarako ate bat zabaltzen dio irakurleari, baina atez bestalde dagoenaz gutxi esaten zaigu. Mitologia, feminismoa, gerrako galtzaile eta irabazleak, osteko jazarleak eta jazarriak, horien ondorengoak, gurasoekiko komunikazioa... Izenburuak dioenaren kontrara, hari mutur asko eskaintzen dira.
Halere, irakurketa jario batean doanez, erritmo bizian, balizko irakurle nerabeei zein hari muturri heldu dioten galdetuko nieke, eta handik tiraka hasi. Bide batez, ilustrazioek kontakizunean duten partaidetza itzela iruditu zait.
Haur eta gazte literatura. 'Hari single bat'
Irazkia
Idazlea: Idoia Garzes. Ilustratzailea: Leire Urbeltz. Argitaletxea: Erein.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu