HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Tontolapiko'

Ipuinen munduan dena da errazago

Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.

2017ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Ipuin tradizional baten osagaiak dituen istorioa da, tapa gogorreko liburu ertainean (22x22cm) emana, eta 32 orrialde dituena.

Haurrekin boz gora irakurtzeko aproposa da —batik bat 5-8 urtekoekin—, baina, oroz gain, ipuinak entzutea maite duen edonoren belarriak gozatzeko modukoa dela ahaztu gabe, adina gorabehera.

Izenburuak nahasmena sor lezake, ez baita bullying-az hausnartzeko ohiko istorio bat. Aldiz, halako gertaera sozialetako elementuak hartzen ditu, ipuinetan baino gertatu ezin diren ekintzak eta pertsonaiak akzioan jartzeko: irainak, haserrea, erreakzio bortitzak erasoen aurrean... Horiek denak eta gehiago plazaratzen dira. Ez ordea testuinguru erreal batean, baizik eta ipuinetako lurraldean, zeinetan sinbolismoaren bidez gertaerak muturrera eraman ahal diren, minik hartu gabe.

Gainera, harrigarriki, hau dena umorearen bitartez eskaintzen zaigu, eta, ondorioz, haurrak halako gai bortitzaz lezio txiki bat jasoko du, bere burua errudun sentitu gabe, eta estresik gabe.

Irudiek Mitxelena desberdin bat ikusteko aukera eskaintzen digute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.