Lastaira terrazan duela lo-kuluxka zeru zabalean egiteko ohitura duen haur bat da protagonista: Muza. Leku on eta giro hobean, dena isilik dagoela, etzaten da mutikoa, baina, helas!, sagua hurbilduko zaio, zarata txiki gogaikarriak eginez. Sagua uxatzeko, katuari hots egin behar; katua uxatzeko, zakurrari; zakurra uxatzeko...
Horrela, katean-katean, ipuinak aurrera egingo du, eta, akabantzarako, Muzak zerbait ikasiko du, bai horixe!
Irakurle txikienentzako egokiak dituen ezaugarriak erakusten ditu album ilustratu honek. Kateamendu baten eraginez aurrera doan animalia ipuina da, loa delarik haria mugiarazten duen ageriko gaia; nahiz eta azpitik hausnarketa xume interesgarria eskaintzen duen. Boz gora irakurtzeko ezin egokiagoa da, esaldi kateamendu xumez josita baitator, onomatopeia eta ahozko hizkerako beste ezaugarri ohikoekin batera.
Hizkuntzari dagokionez, inork beharrik balu, batuaz idatzitako bertsio honez gain zubereraz ere plazaratu dute, Muzaren lo küxka izenburuarekin.
Haur eta gazte literatura. 'Muzaren loaldia'
Ipuin kiribila
Idazlea: Zemanel. Ilustratzailea: Madeleine Brunelet. Itzultzailea: Jean-Louis Davant. Argitaletxea: Ikas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu