HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Patti eta inurriak'

Inurrien konspirazioa

Idazlea eta ilustratzailea: Anouk Ricarda. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

2021eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Astiberri argitaletxearen Txikiberri bildumak gizentzen jarraitzen du. Bizkarreko zenbakiaren faltan, haien katalogoaren arabera, Patti eta inurriak hamargarrena da.

Patti neskatoa da protagonista. Kapitulurik gabeko kontakizuna da, abentura fantastikotzat jo daitekeen generokoa, 48 orrialdekoa. Irakurle hasiberriak kontakizunaren cliffhanger uneez baliatu beharko du, irakurraldia dosifikatzeko.

Letra lotuan idatzita dago; apustu tipografiko arriskutsua da, eskuzko idazketaren egoera zalantzatia tarteko.

Patti da istorioan jarduten duen gizaki bakarra. Abenturaren hasieran zomorroen tamaina hartzen du, esatea komeni ez den arrazoiengatik. Intsektuen artean bizitzera egokitzen saiatzen ari dela, ordea, konspirazio trama baten erdian ikusiko du bere burua. Lorategi hartako inurriak sekta sekretu bat osatu dute, eta protagonistaren taldea, harekin topo egitean, arazotan sartuko da.

Kontakizunak erritmo bizia du, eta amaierak ezustekoa dakar, Roald Dahlen Sorginak obraren antzera, oreka berrian heroiak ez baitu hasierako izaera berreskuratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.