HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sekretuen hamaika zaporeak'

Inoiz ausartzen bada

Idazlea: Oihane Fernandez. Ilustratzailea: Ainara Azpiazu. Argitaletxea: Ibaizabal.

2018ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Batzuetan, abenturak ez direnak proposatzen zaizkie haurrei. Irakurketa librean aukera dezaten zailagoak izaten dira, amu egoki batekin eskaini ezean. Zer esanik ez genero identitateaz ari diren liburuekin, esku artean duguna kasurako. Halakoetan, haurrei liburuaren bertuteak azpimarratzen dizkiet.

11 ataletan banatutako 60 orrialde eskasekoa da hau, sei ilustrazio eta guzti. Irakurketa errazekoa, beraz. Protagonistak badu sekretu bat: mutila izanik ere, neskaren genitalekin jaio zen. Uste zuten neska zela. Horregatik, June jarri zioten izena. Berak, ordea, Luka deitzea nahiko luke.

Kontaketa Lukak egiten du, bere sekretuaz hitz egiten digu, baina, berak ez uste arren, honezkero denek susmoa dute mutila dela. Zain daude noiz emango duen pausoa, inoiz ematera ausartuko bada behintzat. Pista pila bat ematen dira horren inguruan.

Hala aurkeztuta, nik uste dut haurrak irakurtzera animatuko ditudala. Izan ere, narrazio hau interesgarria iruditzen zait, irakurlearekin bilatzen den konplizitatea tarteko, fokuan irakurketa bera jartzen delako, protagonista-narratzaileari gailentzen zaion ikuspegi batekin, berarekiko enpatia sentitzeko bidea eginez, aldi berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.