Gidoigilea: Gregorio Muro.
Marrazkilaria: Francisco Fructuoso. Itzultzailea: HABE eta Mitxel Murua. Argitaletxeak: Alberdania, Erein, Igela.
Komiki honen aipua idazten ari nintzela, izenburu sorta ederra atera zait. Kasu egin izan banio Muro gidoilariaren sarrerako azalpenari, XIX. mendean itsasoz bestaldera joatea erabaki zuten euskaldun emigranteak nabarmenduko nituen, eta izenburutzat Euskaldunak Ameriketan jarri, baina orokorregia iruditu zitzaidan, kontakizunaren mamia ezin isla nezakeen esamolde topiko horrekin. Izenburu sentsazionalista bat ere otu zitzaidan, XXI. mendeko independentisten abenturak moduan idatz zitekeena, profitatuaz istorioaren pasarte batean euskaldunak eta eskoziarrak norgehiagoka aritzen direla urre bilatzaileen kanpamentuetan. Baina hori ere partziala eta nahasgarria zen, datuak gurutzatu egingo ziren, Habekomik-ek 80ko hamarkadan kaleratu zuen liburu baten berrargitalpena izanik eta XIX. mendean kokatutako istorio bat delarik. «Eta Urre bilatzaileak Mendebalde Urrunean?», pentsatu nuen hurrena. Baina ez, kontu horrek istorioaren zati bat islatuko zuela iruditu zitzaidan, eta ez osotasuna, behizainak (bakeroak) edota itsasoko bidaiaren pasarteak kanpora geldituko zirela... Azken finean, izenburuak liburuak dituen 56 orrialde mamitsuak islatu behar zituen, euskaldunak Ameriketara urre bila joan eta nola abentura eta ogibide ugari pasa behar izan zituzten, nola bertako biztanleekin topatu ziren... indioak eta indianoak... bakeroen istorio prototipiko batean... Mendebal Urrunean...
Literatura. 'INDIANOA'
Indianoak Mendebal Urruneko komikian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu